Gabirondok eta Zalduak aizkora eta sega apustua jokatuko dute ekainaren 26an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 16a, 14:00

Julen Gabirondo Urnietako 32 urteko segalariak eta Xabier Zaldua Zumarragako 43 urteko aizkolariak apustua eginen dute ekainaren 26an Leitzako Don Martin Borda baserrian, Plazaolako bidea hartuta. 6.000 euro jarri dituzte jokoan.

Alde batetik, 20 kanaerdiko ebaki beharko dituzte aizkoran eta bestetik, segan bi ordu osatu arte ari beharko dute. Kilo gehien ebakitzen duenak irabaziko du. Hitzordua ekainaren 26an, larunbatarekin, Leitzako Don Martin Borda baserrian egina dute, 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun