Leitzako garraio publikoaren aldeko sinadura bilketa martxan da

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 15:00

Joan den astelehenean batzar irekia egin zuten leitzarrek Herri Aretoan Leitzako garraio publikoaren gabezi eta arazoez hitz egiteko. Egoera aldatzeko, sinadura bilketa bat martxan jarri zuten Nafarroako Gobernuari autobus zerbitzu duin bat eskatzen.

Sinadura bilketan parte hartzeko bi modu daude. Alde batetik, Astitz eta Maimur liburudendetan paperean sinatzen ahalko dute interesatuek. Beste aldetik, www.change.org web orrian eskaera argitaratu dute nahi duenak sinatzeko. 100 sinadura baino gehiago lortu dituzte dagoeneko.

Sinadurak Nafarroako Gobernuan eta Parlamentuan aurkeztuko dituzte hilabete honen bukaeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun