'Akordatu bihar' film laburrak irabazi du Atekabeltzeko txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 13:00

Atekabeltz gaztetxeak egindako film laburren txapelketan 'Akordatu bihar' lana izan da irabazlea epaimahaiaren eta publikoaren ustez.

Publikoaren iritziak eta epaimahaiarenak bat egin dute Atekabeltz Gaztetxeak antolaturiko film laburren txapelketan. Guztira sei lan aurkeztu ziren eta horien artean 'Akordatu bihar' lanaren egileek jaso zuten lan hoberenaren aitortza. Ikusleen ustez 'Dioptriak' izan zen azpitxapelduna. Nahia Bergasa izan zen aktore onena eta Joana Saralegi bigarrena. Gainera, 'Txoriak ixilik' lanekoa soinu-banda hoberena izan zela gaineratu zuten. 

Atekabeltzek bertatutakoei, antolatzaileei, epaimahaiari eta parte-hartzaileei eskerrak eman zizkien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun