Aurten ere ez da Leitzako pestarik izanen

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 12:00

Leitzako Pesta Batzordeak jakinarazi duenez, Covid-19aren arriskua dela eta, aurten ere ez dituzte pestarik antolatuko. Hala ere, «Udako Kultur Agenda zabala antolatzen ari gara».

Uda hastear dagoela, Pesta Batzordea bildu da beste behin «bizi dugun egoeraz eta hartu beharreko erabakiez aritzeko». Egoera «sakonean aztertu» eta aukerak mahai gainean jarrita, iazko ondorio berdinera iritsi dira; «aurten ere ez da Leitzako pestarik izanen».

Hala ere, udari begira hainbat kultur ekitaldi antolatzen ari dira herriko plazan jarriko den oholtzarako. Emankizun hauetan «segurtasun neurriak bermatuko direla» baieztatu dute eta herritarrei «arduraz jokatzeko» eskatu diete. Izan ere, «Covid-19aren arriskua ez da oraindik bukatu eta elkar zaintzen jarraitu behar dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun