Txertaketak direla eta, Leitzako kiroldegia itxita egonen da bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 08:00
40-49 urte bitartekoek lehenbiziko dosia jasoko dute.

Txertaketak direla eta, itxita egonen da kiroldegia. Udalak emandako orduan eta ahal dela oinez joateko eskatu die herritarrei.

Asteartean, ekainaren 15ean, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko herritarren txertaketa izanen dute Leitzan. 50-59 urte bitartekoek bigarren txertoa hartuko dute (aurreko txertoa jaso zuten ordu berean) eta 40-49 urte bitartekoek lehenbizikoa jasoko dute. Hori horrela, kiroldegia itxita egonen da.

Udalak nabarmendu duenez, egun bakarrean 1.000 pertsona baino gehiago txertatuko dituzte eta, beraz, «oso garrantzitsua da emandako orduan joatea, ez goizegi ezta berandu ere». Horrez gain, «ahal bada» oinez joateko deia egin dute: «jende pilaketak saihestea denon esku dago».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun