'Sagardoa bidegile' dokumentala proiektatuko dute gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 11a, 11:00

Leitzako Kultur Aroaren azken eguna dute gaur, eta aurtengo edizioa borobiltzeko, sagardotegien inguruko dokumentalaren emanaldia izanen dute 19:00etan Herri Aretoan.

Sinopsia

Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun