Etorkinen Eguna ospatuko dute ekainaren 19an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 11a, 17:00
Argazkia: Kronika.eus.

Orain dela bi urte bezala, «Goizueta etorkinen alaitasunarekin betetzeko» asmoz, Etorkinen Eguna berreskuratu dute Goizuetan. Ekainaren 19an egina dute hitzordua eta Oxeguarda jatetxean bazkaltzeko bilduko dira. Segurtasun neurriak errespetatuz «ederki pasako» dutela eta animatzeko deia egin dute. Ekainaren 16rako apuntatu beharko da.

Joan nahi dutenek izena Amaia kafetegian eman beharko dute ekainaren 16a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun