Goizuetako pilota txapelketako finalerdiak asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 16:00

Ostiralean, larunbatean eta igandean Goizuetako V. Umore Ona Pilota Txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte. Mutilen kasuan, finalerdiak izanen dira eta nesketan, berriz, ligaxkako partidak. Hurrengo asteburuan ere mutiletan finalerdiak eta nesketan ligaxkako partidak izanen dituzte.

Joan den asteburuan abiatu zuten Goizuetako Umore Ona Kirol Elkarteak bosgarrenez antolatutako binakako pilota txapelketa. Mutiletan, bikote gehiago direnez, aurreko asteburuan kanporaketak eta asteburu honetan eta hurrengoan finalerdiak jokatuko dituzte. Nesketan, ordea, lau bikotek baino ez dute eman izana eta hala, ligaxka jokatzen ari dira. Bikote guztiak elkarren kontra ariko dira eta bi hoberenek finalerako txartela eskuratuko dute.

Hauek dira hurrengo partidak, denak Goizuetako frontoian jokatuko direnak.

Ostiralean, ekainaren 11n, 18:30ean hasita

  1. Kimuen mailan, nesketan, A. Sagardui eta A. Legarreta (Umore Ona), J. Danboriena eta H. Altzuriren (Bortziriak) aurka.
  2. Nagusien kategorian, nesketan, M. Larrarte eta N. Mendizabal (Gazteleku), Zabaleta eta Alvarezen (Aurrera) aurka.
  3. Kadeteen kategorian finalerdiak, mutiletan: O. Orbegozo eta B. Etxabide (Bortziriak), E. Uria eta B. Salbadorren (Gazteleku) aurka.

Larunbatean, ekainaren 12an, 10:00etatik aurrera

  1. Seinen kategorian finalerdiak, mutiletan: M. Seges eta O. Menta (Umore Ona), M. Zurutuza eta O. Zabalaren (Umore Ona) aurka.
  2. Kimuen mailan finalerdiak, mutiletan: A. Salaberria eta J. Alsua (Umore Ona), E. Aranberri (Umore Ona) eta Ugartemendiaren (Aurrera) aurka.
  3. Haurretan finalerdiak mutiletan:  A. Lujanbio (Umore Ona) eta Arregi (Aurrera), Gaskon eta Osesen (Hernani) aurka.

Igandean, ekainaren 13an, 11:30ean hasita

  1. Nagusien kategorian, nesketan, S. Iris eta U. Bergara (Pilotajauku), A. Zabaleta eta M. Eskuderoren (Umore Ona) aurka.
  2. Nagusien kategorian finalerdiak mutiletan: Tainta eta Senosiain (Barañain), Salaberria eta Labakaren (Hernani) aurka.

Ekainaren 18an, 17:30etik aurrera

  1. Kimuen mailan, nesketan: J. Danboriena eta H. Altzuri (Bortziriak), A. Barberia (Aurrera) eta U. Olloren (Arano) aurka.
  2. Nagusien kategorian, nesketan: S. Iris eta U. Bergara (Pilotajauku), Zabaleta eta Alvarezen (Aurrera) aurka.
  3. Nagusien kategorian, nesketan: A. Zabaleta eta M. Eskudero (Umore Ona), M. Larrarte eta N. Mendizabalen (Gazteleku) aurka.
  4. Nagusietan finalerdiak mutiletan: Nazabal eta Lazkoz (Irurtzun), A. Arbizu eta Olaetxearen (Irurtzun) aurka.

Ekainaren 19an, 10:00etatik aurrera

  1. Seinen kategorian finalerdiak, mutiletan: B. Narbarte eta L. Elizegi (Umore Ona), A. Madariaga eta B. Goñiren (Bortziriak) aurka.
  2. Kimuen kategorian finalerdiak, mutiletan: A. Sagardui eta M. Garmendia (Umore Ona), K. Telletxea eta U. Telletxearen (Arkupe) aurka.
  3. Haurretan finalerdiak, mutiletan: M. Gaztañaga eta A. Beroz (Gazteleku), I. Goñi eta E. Etxenikeren (Bortziriak) kontra.
  4. Kadeteetan finalerdiak, mutiletan: J. Deskarga eta Urdanpileta (Hernani), J. Gaztañaga eta J. Berozen (Gazteleku) kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun