Mendialdeko Binakako II. Pilota Txapelketako finalak asteburuan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 14:00

Ostiralean Goizuetan hiru partida jokatuko dituzte, larunbatean Lekunberrin beste lau eta igandean Leitzan bost. Horrela erabakiko dituzte Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera, Larraun eta Araxes pilota elkarteek antolatutako bigarren Mendialdeko Binakako Txapelketako irabazleak zein diren. Eskualdeko hainbat pilotari gaztetxo izanen dira finalean.

Ostiralean, ekainaren 11n, Goizuetan

17:00etan hasita, hiru partida jokatuko dituzte.

  1. Seinen 1. mailan, E. Lekuona eta A. Goikoetxea (Larraun), A. Gorostidi eta E. Satrustegiren (Araxes) aurka.
  2. Kimuen hirugarren mailan, A. Lekuona eta B. Legarra (Larraun), A. Gereño eta O. Zabaletaren (Aurrera) aurka.
  3. Kimuen bigarren mailan, M. Garmendia eta A. Salaberria (Umore Ona), Eg. Oreja eta K. Apalantzaren (Aurrera) aurka.

Larunbatean, ekainaren 12an, Lekunberrin

16:00etan hasita, lau partida jokatuko dituzte.

  1. Kadeteen lehenbiziko mailan, O. Legarreta (Umore Ona) eta O. Goikoetxea (Larraun), J. Sagastibeltza (Aurrera) eta E. Galarzaren (Larraun) aurka.
  2. Gazteen kategorian, O. Iriarte eta J. Ezkurdia (Larraun), A. Goldarazena (Larraun) eta I. Kañamaresen (Barañain) aurka.
  3. Nagusien bigarren mailan, I. Galarza eta Zubiri (Larraun), Saralegi (Larraun) eta Ballarenaren (Txaruta) aurka.
  4. Nagusien lehenbiziko mailan, A. Olano eta A. Arbizu (Irurtzun), U. Astiz eta L. Galarzaren (Larraun) aurka.

Igandean, ekainaren 13an, Leitzan

Goizean, 10:30ean hasita, lau partida jokatuko dituzte.

  1. Seinen bigarren mailan, En. Oreja eta U. Tolosa (Araxes), U. Gereño eta G. Imazen (Aurrera) aurka.
  2. Haurren bigarren kategorian, B. Eizagirre eta I. Ijurko (Larraun), U. Otermin (Aurrera) eta E. Larretaren (Larraun) aurka.
  3. Haurren lehenbiziko mailan, J. Iribarren eta E. Ijurko (Larraun), A. Olleta (Larraun) eta M. Martinezen (Aurrera) aurka.
  4. Kadeteen bigarren mailan, E. Etxenike eta E. Madariaga (Bortziriak), B. Baleztena eta X. Telletxearen (Aurrera) aurka.

Eta arratsaldean, 19:00etan, txapelketa borobiltzeko azken partida jokatuko dute.

  1. Kimuen lehenbiziko mailan,  G. Zabaleta eta J. Baleztena (Aurrera), O. Alkorta eta E. Bidarten (Aurrera) aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun