Larunbatean ospatuko dute Atekabeltzen IX. Film Laburren Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 19:00

Leitzako Atekabeltz gaztetxeak film labur lehiaketaren IX. edizioa hasi du aurten. Ekainaren 12a, larunbata, film laburrak aurkezteko azken eguna izanen da, eta bi pase eginen dituzte arratsaldean horiek proiektatzeko.

50 laguneko edukiera mugatua dauka gaztetxeak, beraz, bi pase eginen dituzte larunbatean, 17:00etan lehenengoa eta 19:30ean bigarrena. Gonbidapenak Torrean eskuragarri daude dagoeneko.

Txapelketako parte hartzaileek ere larunbata izanen dute haien lanak entregatzeko azken eguna. Lanek gehienez 10 minutukoak behar dute eta aurkezteko egunean bertan USB batean eraman daitezke edo aldez aurretik atekabeltz@gmail.com helbidera bidali.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun