Energiari buruzko aholkularitza zerbitzua emango dute Leitzan asteartean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 08:30

Cederna Garalurrek jakinarazi duenez, heldu den astean, ekainaren 15ean, udaletxean bilduko dira 09:30etik 14:30era zerbitzua emateko.

Energiari buruzko aholkularitza zerbitzu doakoa izango dute Leitzan asteartean Cederna Garalur elkartearen eskutik. Orain fakturatzeko sistema aldatu dutela, aholkularitza «oso interesgarria» izan daitekeela aurreratu du elkarteak. Joan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 697 655 664 telefono zenbakira deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun