Goizuetako pala txapelketako gizonezkoen finalerdiak larunbat arratsaldean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 12:00

Larunbatean, ekainaren 12an, bi partida jokatuko dituzte eta orduan erabakiko dute ekainaren 19an eginen diren Goizuetako I. pala txapelketako finalera sailkatutakoak zein izanen diren gizonezkoetan. Emakumezkoetan finalistak erabakiak daude dagoeneko.

Joan den ekainaren 2an jokatu zituzten Goizuetako I. Umore Ona Pala Txapelketako emakumezkoen finalerdiak. Aurreneko partidan N. Zugarramurdi eta M. Etxegia nagusitu ziren, 20-9 irabazi baitzieten N. Zabala eta J. Bakerori.  Bigarren partida, berriz, markagailua M. Sarobe eta U. Perurenaren aldekoa izan zen. 20-10 irabazi zuten, M. Etxeberria eta A. Apezetxearen aurka.

Gisa honetara, finalean, batetik, N. Zugarramurdi eta M. Etxegia eta bestetik, M. Sarobe eta U. Perurena ariko dira.

Gizonezkoetan finalistak zein izanen diren larunbat honetan, ekainaren 12an, erabakiko dute.

Larunbateko partidak

  • Lehen partida, 17:30ean: J. Apezetxea eta I. Miranda, X. Legarreta eta A. Larralderen aurka.
  • Bigarren partida, 18:00etan: M. Huizi eta I. Zugarramurdi, A. Huizi eta X. Zugarramurdiren aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun