Goizuetako Beheko Landako pabimentazio lanen %53a ordaindu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 9a, 14:00

2020ko martxoan bukatu zituzten Goizuetan Beheko Landa industrialdeko ur hornidura eta argiteria publikoa kanalizatzeko obra lanak.

Makinak lanean zirela aprobetxatuz, aurreikusitakoa baino zati gehiago pabimentatu zuten eta gerora ur-saneamendua erraztuko duten lanak egin zituzten. Honengatik, 159.842,87€ko kostua izan zuen obrak, aurreikusitakoa baino 11.246€ gehiago. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Sailak 84.716,72€ko dirulaguntza eman du orain, obra lanen kostuaren %53a hartzen duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun