Haurren garapen psikoemozianalari buruzko hitzaldia emanen dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 8a, 20:00

Estitxu Fernandez psikologo perinatalaren eskutik, 'Haurraren garapen psikoemozionala 0-3 etapa' hitzaldia izanen dute ekainaren 14an 17:30etik 19:30era Erleta eskolako jangelan.

Leitza, Areso, Goizueta eta Aronoko Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute hitzaldia. Parte hartu nahi dutenek 948 510 840 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun