Giro ederra izan dute Leitzan egindako Mendialdeko Azokan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 7a, 17:00

Mendialdeko Azoka Ibiltariak Leitzan egin zuen atzo geldialdia. Jende andana gerturatu zen 10:30etik 14:00etara herriko plazara bertako ekoizleen produktuak  dastatu eta erostera. Hogei postu izan ziren guztira mota guztietako elikagaiekin eta 12:30ean Habelarte elkartearen aurkezpena izan zuten.

Oraindik sei azoka gehiago eginen dituzte Mendialdeko herrietan. Hurrengo hitzordua goizuetarrek daukate ekainaren 27an. Hona hemen falta diren azoka guztiak:

  • Ekainak 27, Goizueta
  • Uztailak 4, Latasa (Imotz)
  • Uztailak 25, Basaburua
  • Abuztuak 15, Areso
  • Irailak 18, Atetz
  • Azaroak 7, Lekunberri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun