Andoain eta Berastegi arteko tartea moztuko dute asteburuan bi noranzkoetan. Andoain aldera doazenek Berastegin GI-2130 errepidea hartu beharko dute Tolosara, eta handik N-1 errepidea Andoainera. Iruñerako norabidean berdin, Andoaingo Sorabilla auzotik N-1 errepidera joan beharko dira Tolosaraino, eta handik GI-2130ean Berastegira.