Goizuetako Udalak, Guraso Elkarteak, Goittikik, Umore Onak eta Ezker Abertzaleak taldeek ekainaren 19rako Trikidantz taldearen kontzertua antolatu dute.
Emanaldia eskolako frontoian izanen da, 19:00etan, eta sarrerak bost eurotan salduko dira estankoan eta Amaiarenean. Ekainaren 5ean paratuko dituzte salgai eta lortutako dirua Goittiki elkartearentzat izanen da.