'Yes, we fuck!' dokumentala proiektatuko dute gaur Atekabeltz Gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 08:30

Gaur 18:30ean 'Yes, we fuck!' dokumentalaren proiekzioa izanen dute Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Aniztasun funtzionala eta sexualitatea lantzen ditu dokumentalak. Honetarako, sei lagunek haien esperientziak eta sexualitatea ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak azalduko dituzte. Emanaldiaren ondotik eztabaida eginen dute, hausnarketarako tarte bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun