Aresoko udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 6a, 12:00

Uztailaren 12tik abuztuaren 6ra arte izanen dira aurten udalekuak Aresoko frontoi, plaza eta eskolako patioan.

11:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera izanen dira udalekuak. Natur irteerak eta txangoak eginen dituzte, Kirolmank-ek antolatuak. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 28a baino lehenago eman beharko dute izena Aresoko udaletxean edo eskolako zerrendan. 85 euroko kuota ordaindu beharko da, 2. eta 3. seme-alabekin 63,75 euro. Gutxienez 12 ikasle izan beharko ditu taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun