Ostegun honetan hasiko da Goizuetako eskuz binakako V. pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 2a, 08:00
112 pilotarik parte hartuko dute Umore Onak bosgarren urtez antolatutako eskuz binakako txapelketan.

Nafarroako eta Gipuzkoako 112 pilotarik parte hartuko dute Umore Ona kirol elkarteak antolatu duen txapelketan eta Goizueta eta Aranoko pilotalekuetan jokatuko dituzte lehen kanporaketak

Pala dela edo esku pilota dela, pilotak etenik gabe jarraitzen du Goizuetan. Alde batetik, maiatzaz geroztik bederatzi bikotek pala txapelketan aurrera segitzen dute eta okerrik ez bada, finala ekainaren 19an jokatuko dute. Bestetik, esku pilotan ari direnak ere ez daude geldirik eta horren erakusle dira otsailean hasi zuten Mendialdeko binakako txapelketa eta ostegun honetan, hilaren 3an, hastekoa den V. Umore Ona binakako txapelketa.

Aurten bosgarren edizioa beteko duen binakako pilota txapelketan, Nafarroako eta Gipuzkoako klubetako 112 pilotarik parte hartuko dute, horien artean, Umore Ona, Barañain, Larraun, Betelu, Leitza (Aurrera), Bortziriak, Lesaka (Arkupe), Irurtzun, Altsasu (Pilotajauku), Hernani, Astigarraga (Mundarro), Añorga, Oiartzun (Oiarpe) eta Andoainek (Gazteleku).

Finala ekainaren 26an

Igor Elizegi Umore Ona kirol elkarteko lehendakariak aurreratu duenez, kategoria bakoitzeko zortzi bikote ariko dira: seinak, kimuetan neska zein mutilak bereiz, haurrak, kadeteak eta nagusietan emakumezkoak eta gizonezkoak bereiz.

Lehen kanporaketak aste honetan jokatuko dituzte, ostegunetik larunbatera Goizuetan eta igandean goiz-arratsaldez Aranon

Finalerdiak, berriz, hurrengo bi asteburuetan izanen dituzte (ekainaren 11tik 13ra eta ekainaren 18tik 20ra) eta finalak ekainaren 26an.

 

Lehenbiziko kanporaketak

Ekainaren 3a, ostegunean 19:30ean, Goizuetan

Neska nagusiak

  • Zabaleta eta Zelarain (Umore Ona) – Zabaleta eta Alvarez (Aurrera)

 

Ekainaren 4a, ostiralean 17:00etan, Goizuetan

Kadeteak

  • Sotil eta Goikoetxea (Betelu) – Manterola eta Alegria (Hernani)
  • Orbegozo eta Etxabide (Bortziriak) – Goñi (Mundarro) eta Aranburu (Oiarpe)

Neska nagusiak

  • Larrarte eta Mendizabal (Gazteleku) – Iris eta Bergara (Pilotajauku)

Nagusiak

  • Apezetxea (Umore Ona) eta Olaetxea (Irurtzun) – Etxezarreta eta Arrate (Andoain)
  • Galarza eta Galarza (Larraun) – Salaberria eta Lizeaga (Hernani)

 

Ekainaren 5a, larunbatean 10:00etan, Goizuetan

Kadeteak

  • Navarro eta Goldarazena (Larraun) – Arruti eta Allende (Añorga)
  • Legarreta eta Elizegi (Umore Ona) – Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku)

Nagusiak

  • Tainta eta Senosiain (Barañain) – Oliden (Añorga) eta Altuna (Tolosa)
  • Nazabal eta Lazkoz (Irurtzun) – Etxabe eta Zalakain (Oiarpe)

 

Ekainaren 6a, igandea 10:00etan, Aranon

Sein mailan

  • Seges eta Menta (Umore Ona) – Olaizola eta Olaizola (Aurrera)
  • Zurutuza eta Zabala (Umore Ona) – Azpiroz eta Lekuona (Larraun)

Kimu mailan

  • Sagardui eta Garmendia (Umore Ona) – Lekuona eta Etxarri (Larraun)
  • Viana eta Lekuona (Larraun) – Telletxea eta Telletxea (Arkupe)
  • Salaberria eta Alsua (Umore Ona) – Iturbe eta Apalantza (Aurrera)

Haur mailan

  • Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku) – Alberdi eta Paskual (Hernani)

 

Ekainaren 6a, igandean 16:00etan, Aranon

Sein mailan

  • Narbarte eta Elizegi (Umore Ona) – Imaz eta Gereño (Aurrera)
  • Larin eta Aranberri (Umore Ona) – Madariaga eta Goñi (Bortziriak)

Kimuak

  • Aranberri (Umore Ona) eta Ugartemendia (Aurrera) – Barriola eta Labaka (Hernani)

Kimuak neskak

  • Sagardui eta Legarreta (Umore Ona) – Barberia (Aurrera) eta Ollo (Arano)

Haurrak

  • Martinez (Aurrera) eta Olleta (Larraun) – Gaskon eta Oses (Hernani)
  • Goñi eta Etxenike (Bortziriak) – Aburuza eta Pagola (Añorga)

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun