Leitzako Ingurutxozale Taldeak antolatu ditu ekitaldiak, Leitzako Udalaren eta 4 Aro Taldearen babesarekin. Bertan, Karlos Irujo eta Mikel Lasarte Ortzadar Euskal Folklore elkarteko kideak izanen dira hizlariak, eta Leitzako dantzariak haiekin egonen dira mahai-inguruan. Interesdunek gonbidapenak Maimur eta Astizen lortu ditzakete.