Leitzan eginen du Mendialdeko Azoka Ibiltariak hurrengo geldialdia

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 2a, 14:00

Igande honetan eginen dute hurrengo azoka, maiatzaren 6an, 10:30etik 14:00etara herriko plazan. Habelarte elkartearen aurkezpena ere izanen da 12:30ean.

Hogei postu izanen dira guztira, bertako elikagaiak dituzten ekoizleekin; gazta, taloak, gereziak, barazkiak, arrautzak, txokolatea, txerrikumea, ogia, jogurta, zainzuriak, garagardoa, patea, eztia... eskaintza zabala izanen da. Zainzuriak eta gereziak erosteko, aurretik eskatu beharko direla jakinarazi dute, hurrengo Whatsapp zenbakietan:

  • Zainzuriak, 637 281 246
    • Gorena: 4,50/kg
    • Erdikoa: 3,50€/kg
    • Bigarrena: 2,50€/kg
  • Gereziak, 640 361 156 (3€/kg)

Interesdunek ostiralera arte izanen dute eskariak egiteko.

Azokaren helburua eskualdeko eta garaian garaiko produktuen sustapena da, eguneroko menu osasungarrientzako elikagaiak hornitzea. Eskualdeko ekoizle eta artisauak azokan parte hartzera animatu dituzte, eta orografia eta klima desberdina izateagatik bestelako lekuetako nafar ekoizleei gonbidapena luzatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun