Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu da Andosillako I. Trail lasterketan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 31a, 17:00

Navartrail Koparako baliagarria zen hirugarren lasterketa irabazi zuen igandean eta sailkapen buruan dago

Peña de Andosilla lehen trail lasterketa jokatu zen igandean eta Hodei Lujangio goizuetarra suertatu zen garaile. 18 kilometroko ibilbidea egiteko ordubete, 20 minutu eta 6 segundo behar izan zituen. Bigarren izan zen Sergio Fernandez bi minutu eta 38 segundoko aldea atera zion eta hirugarren izan zen Mikel Akarretari lau minutu baino gehiagokoa.

Andosillakoa Navartrail Koparako baliagarria zen hirugarren proba zen eta lehen garaipena izan zen Lujanbiorentzat. Halere, Betagarrin laugarren eta Pinaresen bigarren izan ondotik, Andosillako ehun puntuek lidertzan sendotu dute goizuetarra, 265 punturekin. Larraten eta Pilónen jokatuko diren lasterketan faltan, 40 puntuko aldea ateratzen dio Lujanbiok bigarren sailkatuari.

Emakumeen artean, Elorrioko Laiana Arrospide izan zen bizkorrena Andosillan, Zutoia Odriozola eta Irati Ormazabalen aurretik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun