Leitzako ingurutxoari buruz eginen duten hitzaldirako gonbidapenak gaurtik aurrera eskuragarri

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 28a, 19:00

Leitzako Ingurutxozale Taldeak antolatuta, ingurutxoari buruzko hitzaldia eta mahai-ingurua eginen dituzte ekainaren 5ean, Herri Aretoan. Joan nahi dutenek gonbidapenak Maimur eta Astiz liburu-dendetan hartzeko aukera izanen dute, gaurtik aurrera.

Hitzaldia eta mahai-ingurua datorren astean izanen dira, ekainaren 5ean, 18:30ean Herri Aretoan, eta hizlari Mikel Lasarte, Karlos Irujo eta Leitzako dantzariak ariko dira.

Leitzako Ingurutxozale Taldeak, Leitzako Udalaren eta 4Aro Taldearekin babesarekin, eta Aurrerako dantzarien, Xagu Antzerki Taldearen eta Okille Tailerrarekin laguntzarekin antolatu du ekitaldia. Baina ez da Leitzako ingurutxoari buruzko hitzordu bakarra izanen. Ekainaren 4an eta 5ean argazki erakusketa ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun