Buruz buruko promozio txapelketako finalaren bila lehiatuko da gaur Iker Salaberria goizuetarra

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 28a, 11:00

Iker Salaberriak buruz buruko promozio txapelketaren finalean sartzeko aukera izanen du gaur.

Arerio gogorra izanen du Gernikako finalaurrekoan, Peio Etxeberria ultzamarra

Buruz buruko promozio txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur Gernikan. Horietako batean, Iker Salaberria goizuetarra eta Peio Etxeberria ultzamarra izanen dira aurrez aurre, eta bertzean Erasun eta Egiguren V.a gipuzkoarrak.

Salaberriak nahiz Etxeberriak erraz irabazi zituzten final laurdenetako partidak: Goizuetarrak zazpi tantotan utzi zuen Larrazabal eta Etxeberriak lau tantotan Zubizarreta. Ultzamakoa izanen da faborito garbia, baina Salaberriak ere bere aukerak baliatu nahi izanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun