Leitza inguruan filmatuko den telesail baterako castinga eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 26a, 18:00

Maiatzaren 30ean eginen dituzte castingak, Lekunberrin goizez eta Leitzan arratsaldez.

Ekainaren 14tik irailaren 3ra Lekunberrin, Leitzan eta Larraungo Ibarrean filmatuko duten telesailerako figuranteak bilatzen ari dira. Data horien artean egun solteetarako kontratuak izanen dira, lan hitzarmenaren arabera ordainduak eta Gizarte Segurantzan alta emanda. 30 eta 75 urte bitarteko gizon eta emakumeak behar dituzte telesailerako.

Deskripzioarekin bat egiten baduzu eta interesik badaukazu castingetan, igandean izanen dira; Lekunberrin Ayestaran Hotelaren atzealdean, 11:00etatik 14:00etara eta Leitzan udaletxeko arkupeetan 16:00etatik 19:00etara. Bertaratu ezin direnentzat serietne2021@gmail.com posta elektronikoa jarri dute eskuragarri harremanetan jartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun