Mahai-ingurua egin du LHL erronkak goi mailako kirolariekin

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 15:00

Joseba Urkiola kirol-kazetariak gidatua, hiru goi mailako kirolarik haien esperiantziak kontatu zituzten ostiralean Leitzako Herri Aretoan.

Ibon Mugerza surflaria (Europako txapelduna), Irati Idiakez snowboardlaria (Munduko kopako txapelduna) eta Gorka Zubeldia Ultra trailetako lasterkaria izan ziren bertan haien esperientziak partekatzeko, inklusioaren alde. Ondotik, kamisetak eta bertzelakoak sinatzen ere ibili ziren.

Honez gain, LHL erronka inklusibotik jakinarazi dutenez, materiala saltzen hasi dira nahi dutenek lagundu dezaten. Kamisetak, musukoak, botilak eta poltsak jarri dituzte salgai, haur eta helduentzako, hainbat neurri eta koloretakoak. Ostiralero Leitzako plazan egonen dira 19:00etatik 20:00etara produktuak saltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun