Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako finalerdietako txartelaren bila lehiatuko da Julen Olano leitzarra

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 21a, 15:00

Julen Olano (ezkerrean), final-laurdenetarako txartela lortu zuenean. Koska bat gorago egiten saiatuko da igande honetan Lekunberrin.

Igande eguerdian Lekunberrin ariko da bertze zortzi aizkolarirekin batera

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko final laurdenetako bigarren eta hondarreko kanporaketa jokatuko dute maiatzaren 23an, igandean 12:00etan Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Julen Olano leitzarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Leitzarrarekin batera Goizeder Belza (Etxarri-Aranatz), Hodei Ezpeleta (Mendaro), Julen Aranberri Elorriaga II.a (Zumarraga), Oier Kañamares IV.a (Arostegi), Juanjo Lopez Azpilikueta (Lezaun), Juan Rodriguez (El Espinar-Segovia), Jon Rodriguez II.a (El Espinar-Segovia) eta Ibai Soroa (Arribe) ariko dira, maiatzaren 30eko finalerdietarako eskubidea emanen duten hiru txarteletako baten bila. Finalerdi horretan izanen dira Patxi Mindegia zubietarra, Joxean Etxeberria zigatarra eta Xuban Kañamares V.a.

Harri-jasotzaileak ere

Hiru hamarreko harri-jasotze txapelketan, Otxandioko Urdax Magunazelaia eta Oriok Aimar Galarraga izanen dira aurrez aurre, bina minutuko txandetan 125na kiloko harri zilindrikoarekin, kubikoarekin eta borobilarekin. Emakumezkoen harri-jasotze txapelketan Naiara Zumeta oriotarra ariko da harri zilindrikoarekin, kubikoarekin eta borobilarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun