Leitzako Peritza eta Adurreko bidegurutze arteko estarta oinezkoentzako izanen da

Ttipi-Ttapa 2021eko maiatzaren 21a

Leitza «herri seguruagoa eta irisgarriagoa» izateko bidean, Peritza tabernatik Adur tabernako bidegurutzera doan estarta, parkearen ondotik doana, oinezkoentzako bakarrik izanen da aurrerantzean. Hala jakinarazi du Leitzako Udalak.

Zamalanak 06:00etatik 11:00etara egiten ahalko dira eta auzokoek baimendutako momentu jakinetan sartu ahal izanen dituzte autoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun