Alkainzuriainera mendi-irteera eginen du Arainburu Mendi taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 21a, 12:00

Maiatzaren 30ean 09:30ean abiatuko dira Goizuetako plazatik. 2'5-3 ordu inguruko buelta izanen da.

Ibilbide txuri-urdin egokitua izanen da, zailtasun gutxikoa; 8,72 kilometroko distantzia eta 427 metroko desnibelarekin. Irteerarako hiru talde eginen dira eta musukoa eraman beharko da segurtasun neurriak mantendu ezin daitezkeen uneetan erabiltzeko. Gainera, bakoitzak bere janari eta edaria eraman beharko duela jakinarazi dute.

Ibilaldian parte hartzeko Elena estankoan izena eman beharko dute interesatuek, edo Whatsapp bidez 677 632 395 zenbakira idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun