Udako haur txokoan izena emateko epea ireki dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 21a, 07:08

Gaur hasi da izena emateko epea eta maiatzaren 28an bukatuko da. Aurten, online galdetegia betetzea nahikoa izanen da, ez da fisikoki fitxarik entregatu beharrik.

Joan den urtean posible izan ez bazen ere, aurten udako tailerrak eta haur txokoa eginen dituzte Leitzan ekainaren 28tik uztailaren 23ra. Gizarte Zerbitzuak, Euskara Zerbitzuak eta Leitzako Udalak antolatu dituzte jarduerak. Izena emateko prozedura telefonoz edo Internet bidez egin daiteke.

Telefonoz, 012 zenbakira deituta (Leitzatik kanpo deitzeko 948 012 012) haurraren izen-abizenak, adina eta ikasketa-maila eman beharko dira, baita telefono zenbaki bat eta zein astetan eta zenbat ordurako matrikulatuko den. Datu horiekin, ordaindu beharreko diru kopurua adieraziko dute eta Laboral Kutxa bankuko kontu honetan egin beharko da ordainketa: ES45 3035 0118 89 1180008510. Internet bidez izena emateko, http://www.iparmank.eus/ webguneko galdetegia bete beharko da.

Haurrak bi taldetan bananduko dituzte: Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzakoak. Lau txanda izanen dira guztira, lau astetan; ekainak 28-uztailak 2, uztailak 5-9, uztailak 12-16 eta uztailak 19-23. Aste bakoitzean eguneko 3 edo 4 orduko jardueren artean aukeratu dezakete gurasoek, eta aste eta ordu kopuruaren arabera prezioa aldatuko da. Gainera, 2 senide matrikulatuta %12ko deskontua eginen dute eta 3 senide edo gehiagorekin %30ekoa.

Plazak mugatuak direnez, herrian erroldatutako haurrak eta izena emateko ordenak izanen dute lehentasuna. Gainera, matrikulazio epetik kanpo izen-ematerik onartuko ez dutela jakinarazi dute. Behin izena emanda, ez dute dirua itzuliko, ezbehar edo gaixotasun kasuetan izan ezik, ordaindutakoaren %80a itzuliko dutela.

Informazio gehiago eskatzeko Euskara Zerbitzuko telefono zenbakia (948 510 814) eta helbide elektronikoa (laga@iparmank.eus) eta Gizarte Zerbitzuko telefonoa (948 510 840), Whatsappa (681 265 189) eta korreoa (prebentzioa@lagagizartezerbitzua.org) jarri dituzte eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun