Goizuetako I. pala txapelketako bigarren jardunaldiko partidak gaur eta larunbatean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 13:00

Joan den astean hasi zuten Goizuetako I. Umore Ona Pala Txapelketa, eta aste honetan bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte. Gaur arratsaldean bi partida jokatuko dituzte eta larunbatean bertze hiru.

Bederatzi bikotek eman dute izena Goizuetako Umore Ona Kirol Elkarteak antolatu duen pala txapelketan, lauk emakumezkoetan eta bostek gizonezkoetan.

Aste honetako partidak:

  • Maiatzaren 19an, asteazkenean
    1. partida 18:45ean. N. Zabala (Arano) eta J. Bakero (Umore Ona), M. Sarobe (Arano) eta U. Perurenaren (Umore Ona) kontra.
    2. partida, 19:15ean: X. Legarreta (Arano) eta A. Larralde (Umore Ona), A. Huizi (Umore Ona) eta X. Zugarramurdiren (Umore Ona) kontra.
  • Maiatzaren 22an, larunbatean
    1. partida, 19:00etan: M. Etxeberria (Umore Ona) eta A. Apezetxea (Umore Ona) , N. Zugarramurdi (Umore Ona) eta M. Etxegiaren (Umore Ona) kontra.
    2. partida, 19:30ean: A. Huizi (Umore Ona) eta X. Zugarramurdi (Umore Ona), J. Apezetxea (Goizueta) eta I. Mirandaren (Umore Ona) kontra.
    3. partida, 20:00etan: F. Goia (Umore Ona) eta M. Zugarramurdi (Umore Ona) , M. Huizi (Umore Ona)  eta I. Zugarramurdiren (Umore Ona)  kontra.

Parte-hartzaileak

Nesketan lau bikote hauek ari dira: Nagore Zabala (Arano) eta Janire Bakero (Goizueta); Naroa Zugarramurdi (Goizueta) eta Mirari Etxegia (Goizueta); Marijo Etxeberria (Goizueta) eta Aiora Apezetxea (Goizueta) eta Maitane Sarobe (Arano) eta Uxuri Perurena (Goizueta).

Gizonezkoetan, berriz, bost bikote dira: Axier Huizi (Goizueta) eta Xabi Zugarramurdi (Goizueta), Mikel Huizi (Goizueta) eta Ibai Zugarramurdi (Goizueta); Xabier Legarreta (Arano) eta Andoni Larralde (Goizueta); Fernando Goia (Goizueta) eta Mikel Zugarramurdi (Goizueta); eta Joseba Apezetxea (Goizueta) eta Iker Miranda (Goizueta).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun