Iker Salaberria goizuetarra ostiralean hasiko da buruz buruko Promozio txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 15:00

Promozio txapelketan ariko diren zortzi pilotarietatik zazpi aurkezpenean (Elordi falta da). Salaberria eskuinetik hasita bigarrena.

Zortzi pilotari ariko dira lehian eta Larrazabalen kontra ariko da lehen partidan Idiazabalen

Asteburu honetan abiatuko da promozio mailako buruz buruko pilota txapelketa eta Iker Salaberria goizuetarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Salaberriarekin batera, Aitor Elordi, Peio Etxeberria eta Julen Egiguren izanen dira Aspeko pilotariak eta Iker Larrazabal, Jon Alberdi, Jon Erasun eta Iraitz Zubizarreta Baikokoak.

Iker Salaberriak Larrazabal izanen du arerio final laurdenetako kanporaketan, ortziralean Idiazabalen. Jaialdi berean neurtuko dituzte indarrak Alberdik eta Egiguren V.ak. Igandean ere hitzordu bikoitza izanen du promozio txapelketak: Etxeberria Zubizarreta III.aren kontra eta Elordi Erasunen kontra.

Finalerdiak maiatzaren 28an jokatuko dituzte Gernikako Santanape pilotalekuan eta finala ekainaren 5ean oraindik erabaki gabeko pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun