Maiatzaren 18tik ekainaren 12ra izanen dira Leitzako Herri Aretoan aurtengo Kultur Aroko ekitaldiak. Lehenbiziko ekitaldia Arnasa Gara kanpainak aurten sortu eta astero argitaratzen joan den zortzi film laburren proiekzioa izanen da. Kanpaina honek balioan jarri nahi ditu hiztun komunitate sendo bat baduten herriak, euskaraz modu naturalean bizi daitezkeen udalerriak.
Beste hainbat ekitaldi eginen dituzte hurrengo egunetan; hitzaldiak, liburu aurkezpena, bertso saioa, erakusketa... Leitzako kultur taldeak Udalarekin batera antolatu du ekimena.