Goi mailako kirolariekin mahai ingurua eginen du LHL erronkak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 11:00

Leitzako Herri aretoan miatzaren 21ean dute hitzordua 18:30ean. Goi mailako hiru kirolarik hitzaldia emanen dute eta mahai ingurua izanen da ondotik.

Ibon Mugerza surflaria (Europako txapelduna), Gorka Zubeldia Ultra trailetako lasterkaria eta Irati Idiakez snowboardlaria (Munduko kopako txapelduna) goi mailako kirolariek emanen dute hitzaldia. LHL erronka inklusiboak desgaitasunak dituzten kirolari hauekin antolatu du mahai ingurua. Gonbidapenak Maimur eta Astizen daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun