Torrea eszena ekimenaren barne, ekitaldi kultural ttikiak, euskaraz eta auzolanean, antolatzen hasiak dira Leitzan. Lehendabiziko hitzordua ortzegun honetan, maiatzaren 20an, izanen dute 19:00etan. Eneritz Furya abeslari eta musikari euskaldunak emanaldia eskainiko du.
Hurrengo hitzordua maiatzaren 29an, azken igandean, izanen dute. Nahiak nahi taldearen eskutik, gozatzeko aukera izanen dute 19:30etik aitzinera bertaratzen direnek.