Bederatzi bikotek Goizuetako I. pala txapelketa hasi dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 17a, 10:30

Aurreko astean hasi zuten Goizuetako I. Umore Ona Pala Txapelketa, eta aste honetan, asteazkenean eta ostiralean, emanen diote segida. Bederatzi bikotek eman dute izena, lau emakumezkok eta bost gizonezkok, eta dagoeneko guztiek jokatu dute partida bat. Mikel Huizik eta Ibai Zugarramurdik, ordea, bi partida jokatu dituzte eta biak irabazi dituzte.

Lehenengo kanporaketako emaitzak

  • Maiatzaren 12an, asteazkenean
    1. partida. Nagore Zabala (Arano) eta Janire Bakero (Umore Ona) 10 - Naroa Zugarramurdi (Umore Ona) eta Mirari Etxegia (Umore Ona) 20.
    2. partida: Axier Huizi (Umore Ona) eta Xabi Zugarramurdi (Umore Ona) 9 - Mikel Huizi (Umore Ona) eta Ibai Zugarramurdi (Umore Ona) 25.
    3. partida: Xabier Legarreta (Arano) eta Andoni Larralde (Umore Ona) 25 - Fernando Goia (Umore Ona) eta Mikel Zugarramurdi (Umore Ona) 21.
  • Maiatzaren 14an, ostiralean
    1. partida: Marijo Etxeberria (Umore Ona) eta Aiora Apezetxea (Umore Ona) 10 - Maitane Sarobe (Arano) eta Uxuri Perurena 20 (Umore Ona) .
    2. partida: Mikel Huizi (Umore Ona) eta Ibai Zugarramurdi (Umore Ona) 25 - Joseba Apezetxea (Goizueta) eta Iker Miranda  (Umore Ona) 12.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun