Herri Aretoan egonen da ikusgai erakusketa gaurtik hasita maiatzaren 21era arte. Egunero irekiko dute, 18:30etik 20:00etara. Herriko hainbat emakume ageri dira erakusketan. Honez gain, 'Emakume euskaltzaleak' izeneko hitzaldia izanen dute maiatzaren 19an 19:00etan Ines Castiella Imazen eskutik.