'Gosaldu gurekin' ekimena martxan jarri du Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 13a, 11:00

Leitzako merkatarien elkarteak kanpaina berri bat abiatu du. Astero, bi lagunentzako lau gosari zozketatuko dituzte bezeroen artean.

Maiatzeko ostiral arratsaldetan eta larunbatetan bertako dendetan erosketak egiten dituztenak zozketan parte hartzeko aukera izanen dute. Astero, Karrape irratian bi lagunentzako lau gosari zozketatuko dituzte, Musunzar ostatuan, Ogi Berrin, Zortzikon eta Txoko tabernan gozatzeko. Zozketak lau astez eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun