Haurrak soinean eramaten ikasteko hitzaldia Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 15:00

Leitzako Udaletxeko lehen solairuan izanen da hitzaldia maiatzaren 19an, goizeko hamaiketan. Edurne Lamuedra izanen da dinamizatzailea.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du hitzaldia. Haurrak garraiatzeko eramaile motak ezagutzera emanen dituzte, eta bakoitzarentzat egokiena zein den eta modu ergonomikoan nola eraman erakutsiko dute. Hitzaldian izena emateko 948 510 840 telefono zenbakia deitzeko edo 681 265 188 zenbakia WhatsAppetik idazteko jarri dituzte eskuragarri, maiatzaren 17a izanda azken eguna.

Gainera, jendeari laguntza eskatu dio Gizarte Zerbitzuak erabiltzen ez dituzten eramaileak uzteko. Etxean daukazun eta erabiltzen ez duzun eramailerik baldin baduzu, jarri harremanetan goian aipatutako mugikorrarekin WhatsApp bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun