LHL erronkak antzerki emanaldia antolatu du astebururako

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 11:00

Maiatzaren 15ean Leitzako Herri Aretoan Antzerki solidario espazialaren bi emanaldi eginen dituzte; 17:00etan lehenbizikoa eta 19:00etan bigarrena.

LHL erronka solidarioa aurkeztuko dute larunbatean eta ondotik, Luzek eta haren lagunek Antzerki solidario espaziala eskainiko dute. Gero, Luzek duela urte batzuk egin zituen hainbat film labur proiektatuko dituzte. Sarrerak Astiz eta Maimur liburu-dendetan daude salgai 5 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun