Plazaolako natur bidearen konpontze lanak hasi dituzte

Ttipi-Ttapa 2021eko maiatzaren 11

2015eko otsailean euriteak natur bidearen Astibi pareko tartea moztu eta hondatu zuen. Maiatzaren 10ean hasi dituzte konponketa lanak.

Urte hauetan Nafarroako Gobernuarekin eta estatuarekin hainbat gestio egin ondotik, Udalak eta Plazaola Partzuergoak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak konponketak egiteko konpromisoa hartzea lortu zuten 2018an. Ministerioak lan guztien ardura osoa hartuko du; zorua, lurra eta hesiak moldatuko dituzte eta malda finkatzeko joskera bat bezalako mikropiboteak sartuko dituzte. Hilabete eta erdiko iraupeneko lana aurreikusi dute eta bukatzean natur bidearen puntu hori berriz ere irekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun