Iera Agirre leitzarra 'Biba zuek!' saioan izan da

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 7a, 18:30

Iera Agirrek, Maite Ruiz de Larramendirekin batera, binakako Laboral Kutxa Masterra irabazi zuen.

Iera Agirre Leitzako pilotaria EITBko Biba zuek! saioan izan zen atzo. Emakumezko pilotarien aurrerapausoez aritu zen eta beste urrats bat ailegatzekotan dela jakinarazi duen: «hilaren 24an emakumeen pilotarien inguruan berri onak izanen ditugu eta mugarri bat markatuko dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun