'Non dago Mikel?' dokumentala emanen dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 6a, 08:00

Maiatzaren 8an dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa izanen dira Leitzako Herri aretoan, Leitzako Udalak antolatua. Bi saio izanen dira; lehenbizikoa 17:00etan eta bigarrena 19:30ean. Sarrerak Astiz eta Maimurren eskura daitezke 5 euroren truke.

Sinopsia

1985. Guardia Zibilak atxilotu ondotik, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: "Non dago Mikel?"

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun