Angel Salaberriak, Goizuetako albienteak, erretiroa hartu du

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 5a, 15:00

40 urtez herriko albiente edo aguazil izan ondotik, apirilaren 30ean ailegatu zitzaion erretiratzeko ordua Angel Salaberriari. Goizuetako Udalak eta udal lankideek merezitako agurra eman zioten ostiralean eta oroigarri modura grabatutako ordulari bat oparitu zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun