Genero ikuspegiari buruzko formakuntza jasotzen ari dira Goizuetako Udal hautetsiak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 5a, 13:00

Guztira sei ordu dituen formakuntza da, bi astetan banatuta. Astelehenean eman zuten lehenbiziko saioa, hiru ordukoa, eta hurrengo astelehenean izanen dute bigarrena.

Emagineko ordezkari bat da politika feminista garatu ahal izateko oinarrizko trebakuntza ematen ari den hizlaria. Lehenbiziko saioan sistema patriarkalaz eta feminismoaz aritu zen udaleko hautetsiekin, eta bigarrenean genero politiken estrategiez eta "zeharlerrotasunaz" arituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun