Eskualdeko 11 udalerrik Cederna Garalur elkartearekin batera sortutako proiektua da Mimukai, Garapenerako eta Eraldaketarako Zentroa sortzea duena helburu, Larraun-Leitzaldeko ekonomia eskualdeko ikuspegiarekin garatzeko. Hainbat herritan ibili da parte-hartze saioen prozesua eta aste honetan izanen da azkena Leitzan, prozesuaren laburpena eta egoera azalduko dutena. Bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Aurretik izena emateko, mimukai@cederna.es helbide elektronikoa eta 617 609 328 telefono zenbakia eskuragarri daude interesa dutenentzat. Gainera, saioa online zuzenean ikusteko aukera emanen dute, Leitzako Udala Komunikazioa Youtubeko kanalaren bidez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!