Areson eginen du lehenengo geldialdia liburutegiak ortzegun honetan, maiatzaren 6an, 14:15etik 15:00etara. Goizueta izanen da hurrengoa, maiatzaren 7an 14:30etik 15:30era. Aranon ere egun berean izanen da, 16:00etatik 16:30era. Leitzako liburuzainak herritarrek eskatutako liburu eta DVDak eramanen dizkie, baita bere proposamenak, haur, gazte eta helduek gozatzeko.