'Baimendu gabeko sexua' film laburra aurkeztu dute Leitzako institutuko ikasleek Gozamenez lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 29a, 15:00

Sexualitateari eta gazteriari buruzko programa komunitarioa da Gozamenez eta horren barne, aurten zortzigarren urtez, Gozamenez film laburren lehiaketa antolatu dute, hamar minutu sexualitatearen inguruko ikuspegia eta bizipena kontatzeko. Leitzako Amazabal institutuko DBH3ko ikasleek ez dute hutsik egin eta Baimendu gabeko sexua lana aurkeztu dute.

«Egunerokoan etengabe pasatzen diren egoera batzuk salatzeko» irakasleen eta ikasleen artean galdetegi bat egin dute Leitzako institutuko hirugarren mailako ikasleek eta bildutako bizipenekin osatu dute film laburra. Orain, lehiaketari begira, botoa eskatu dute. Leitzako institutuko ikasleen lanaren alde botoa eman nahi baduzu sartu hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun