Bideetako mantentze-lanak hasiko dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 28a, 17:00

Aurten jasotako 2,6 milioi euroko aurrekontuarekin, 11 erronka ditu Leitzako Udalak egiteko. Horietako bat bideen mantentze-lana izanen da.

Sasiak eta belarra garbitzeko makina prest dutela iragarri du Leitzako Udalak. Belarra mozten eta elurra kentzen modu eraginkorragoan aritzeko, aurtengo helburuetako bat traktore eta desbrozatzeko besoa erostea zela iragarri zuten. Desbrozatzeko makina dagoeneko erosi dute eta udaberri honetan auzoetako errepideak, natur-bidea eta gainerako bideak garbitzeko erabiliko dute. Honez gain, laster traktore berria erosi eta zaharra saltzeko prozedura hasiko dutela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun